Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak herritarrak boluntario izatera animatzeko ateko egitaraua antolatu du. Horren barruan, bihar, sorpresa ugari izanen dituen saioa iragarri dute, Pantxika Lamur izanen baita bisitan. Berak esana dakigu neskazaharren erregina dela. Saltsera bat.
Bada, oporretatik bueltan Altsasun geldialdia eginen du, ikuskizun bat ikusteko asmoz. Sarrera bai, tokia ere, baina denbora pasa ahala artistarik ez. Zein ote da konponbidea? Umorea, akrobaziak, bakarrizketa…
Sorpresak
Lo tendré que hacer yo & cia umorezko emanaldiarekin batera, antolatzaileek jakinarazi digute bi erakustaldi egonen direla: Bocalan Biak bat fundazioarena eta Sakanako Behar Berezien elkarteko psikoballetarena.
Jakiak
Biharko ikuskizuna ikusi nahi duenak sarreragatik ez du dirurik ordaindu beharko. Jatekoa eraman behar da. Biltzen dena Nafarroako Elikagai Bankuari emanen zaio.