Emakumeendako doako bi tailer

Guaixe 2014ko otsailaren 25a

Martxoaren 5era arte eman daiteke izena autodefentsa eta lan munduan txertatzeko trebakuntza tailerretan

Emakumearen Bilguneak Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta programa berezia antolatu du. Emakume guztiek, eskubide guztiak, egunero lelo duen egitarauko aurreneko bi eskaintzak bi tailer dira. Lehenengoan autodefentsa landuko dute, errespetua lantzeko. 12 orduko iraupena du eta Cristina Lizarragak emanen du. Labadero eraikinean izanen da martxoko ostiraletan, 9:30etik 12:30era.

Udal eskaintzaren barruan ere lan munduan txertatzeko trebakuntza tailerra dago. 12 orduko iraupena duen ikastaroa martxoaren 11, 13, 18 eta 20an izanen da (asteartea eta osteguna), 9:30etik 12:30era, Gure Etxea eraikinean. Dohainik eman daiteke izena 012ra hots eginez.

Zinemara doan
Martxoaren 12an, 20an eta 27an zinemara doan joateko aukera izanen dute emakumeek. Gonbidapenak ordubete lehenago jaso beharko dituzte Iortian.