Cordones de mimbre kantuaren bideoklipa eta bere azken diskotik sortutako beste hainbat aurkeztera etorriko da gaur Enrique Villarreal, El Drogas. Aipatu bideoklipa lastaila hasieran grabatu zuen Altsasuko klinika psikogeriatrikoan Iñaki Alforja zuzendari iruindarrak. Klinikako, gaixoen eta haien senideen hainbat irudi jasotzen dira bideoan. Ederki ezagutzen du El Drogasek Josefina Arregi klinika ama han ingresatua izan baitzuen. Kantu horrekin Alzheimer gaitza izan zuen amari omenaldia egin zion kantariak.
El Drogasek aipatutako kantuaren bideoaz aparte, udazkenean kaleratu zuen Demasiado tonto en la corteza disko hirukoitzeko beste batzuk ere emanen ditu. Zortzina kanta dituen hiru diskoz osatutako lana da iruindarrarena. Alzheimer izenburuko diskoan gaitz hori edo oroitzapenak ditu hizpide. Matxinada izenburukoan gai sozial eta politikoak ditu hizpide musikariak. Glam izenburukoan diskoak ixten du bilduma.