Asteburuan Espainiako Kluben Arteko txapelketako 8. jardunaldia jokatu zen. Ohorezko mailako A multzoan, eskuzko modalitatean, Altsasuk Errioxako Titin III.a taldea hartu zuen, eta altsasuarrak gailendu ziren bi partidetan. Banakakoan Onsalok 10-9 eta 10-7 irabazi zion errioxako ordezkariari, eta binakakoan Arrieta Peñasek 10-5 eta 10-4 irabazi zieten errioxarrei. Bukaerako faserako sailkatu dira altsasuarrak.
Irurtzunek atsedena hartu zuen, baina orain arte egindako lan bikainari esker bukaerako faserako sailkatuta daude irurtzundarrak.