Asteazkenetik igandera bitartean jokatuko dira Munduko Pista Txapelketak, Colombiako Calin. 34 estatutatik bertaratutako 350 pistardek hartuko dute parte. Espainiako selekzioan 7 euskaldun ariko dira, Juan Peralta, Sergio Aliaga, Leire Olaberria, Unai Elorriaga, Tania Calvo, Ane Usabiaga eta Hodei Mazkiaran. Altsasuarra kilometroko proban eta taldekako abiadura proban ariko da.
Orain arteko txapelduna Bretainia Handia da, eta britainiarrak garaipena berritzen saiatuko dira. Alemania, Australia eta Frantzia dira beste hautagai nagusiak.
Gaur lehiara
Gaur, asteazkenean, Hodei Mazkiaranek taldekako abiadura proban parte hartuko du, Juan Peralta eta Jose Morenorekin batera. Altsasuarra ostiralean kilometroko proban ariko da.