Lilasterketa hartuko du Altsasuk

Guaixe 2014ko otsailaren 26a

Altsasuko onddo lasterketan emakumea helmugara iristen.
Emakumeendako lasterketa martxoaren 16an jokatuko da

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunaren ildora, hainbat ekitaldi antolatu ditu Altsasuko Udalak, Emakumeen Bilgunearen bitartez. Horietako bat martxoaren 16an, 12:00etan, abiatuko den Lilasterketa izanen da. Donostian Lilatoia antolatzen den bezala, Altsasun emakumeen lasterketa bat antolatu nahi izan dute, lehenengoz.

Berdintasunaren aldeko lasterketa hau ez da proba lehiakorra izango. Korrika, oinez… norberak ahal duen moduan egiteko aukera izango du, helburua emakumeen parte hartzea sustatzea delako, 0-99 urte bitarteko emakumeena. Probak San Silbestrearen ibilbide bera izango du, 4 km ingurukoa, Foru plazatik aterata. Bukaeran parte hartzaileendako hamaiketakoa izanen da.

Izena ematea egunean edo aurretik
Izena ematea dohainik izanen da. Aurretik www.dantzalekusakana.com web orrian, eta egunean bertan, 11:30ean, Gure Etxean.