Mazkiaran, Peralta eta Moreno 9.ak taldekako abiadura proban

Guaixe 2014ko otsailaren 27a

Caliko Munduko Pista Txapelketetan taldekako abiadura proban aritu zen atzo altsasuarra

Asteazkenean Hodei Mazkiaranek Calin jokatzen ari diren Munduko Pista Txapelketetako taldekako abiadura proban parte hartu zuen, Juan Peralta eta Jose Morenorekin batera. Hirukotea 9. postuan sailkatu zen, diploma lortzeko, hau da, lehen 8 postuetan sailkatzeko postu eskas batera. “2013tik hobetu egin dugu eta inportanteena da hobetze bidean gaudela. Herbeherak eta Polonia gainditzea gure helburua izan behar da hurrengo urteetarako” aiderazi zuen Salvador Meliá selekzionatzaileak.
Altsasuarra ostiralean, kilometroko proban ariko da.