Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak pasa den astean parte hartzea sustatzeko egitaraua prestatu zuen. Larunbatean Pantxika Lamurren antzezlana izan zen eta sarrera ordaintzeko jakiak eraman behar ziren. Guztira 302,5 kilo bildu ziren, Nafarroako Elikagai Bankuari eman zaizkionak.