Joan den urteko lehen seihilekoan izandako euriteek eta elurteek kalte ugari sortu zituen Nafarroako errepide-sarean. Nafarroako Gobernuak 207 lan egin ditu kalteak konpontzeko eta horretara 17.770.025 euro bideratu ditu. Errepidearen egituran eragindako kalteak edo bide-zoruan ura sartzeak eragindako kalte larriak konpontzea izan dira langileen egitekoetako batzuk.
Irurtzungo errepideen mantenu zentroaren ardurapean dago Sakana eta zentro horren bidez 2.182.852,98 euroko balioko lanak egin dira. Kalte puntualak konpontzeko 395.853 euro bideratu ziren (autobian bat, 5 erkidegoko errepide sarean eta 11 tokikoan). Zoruen mantentzerako 1.786.999.98 euro inbertitu ziren (erkidegoko errepide sarean 2 tokitan eta tokiko sarean 14tan).