LABek lan istripu bat salatu du

Guaixe 2014ko otsailaren 27a

Sindikatu abertzaleak jakinarazi duenez, lan istripu larria izan zuen “kontratu prekarioa” zuen langile gazte batek Agricola Sakana enpresan udan.

Ezbeharra lan ikuskaritzan salatu zen eta epaitegian lan eskubideak defendatzeko demanda aurkeztu da. LABetik azaldu dutenez, “istripuaren arrazoi nagusia prebentzio neurri falta izan zen eta bere lana egiterakoan tresna egokiak eskuragarri ez izatea”.

Prekarietatearen kontra egin dute LABetik: “lan erritmo altuak eta prebentzio neurrien falta dagoela istripu honen atzean”. Gazteek askotan halako egoerak pairatzen dituztela nabarmen du zuten. “Prekarietatea sufritzen dute lan baldintzak hobetuko direnaren esperantzarekin eta halakoetan prebentzio neurrien aldarrikapena beste maila batean geratzen da”. Sindikatuak beharrezkotzat jo du “lan baldintza duinak eta benetako prebentzio neurriak aldarrikatzea”.