Gazteendako argazki rallya

Guaixe 2014ko otsailaren 28a

Domekarako, 16:00etatik 18:00etara, 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako argazki rallya antolatu du Sagrado Corazon ikastetxeak. Lau gai proposatu dituzte eta bakoitzetik gehienez ere bost argazki egin ahal izanen dituzte parte-hartzaileek. Hala, Altsasuko hirigunea, ihote txikia, argazki salaketa eta Sagrado Corazon ikastetxea izanen dira iruditan islatu beharko direnak.

Argazkiak kamararekin egin behar dira, ez bestelako gailuekin. Haiek egin ondoren lehiaketara lau aurkeztu beharko dira. Lehiaketara aurkeztutako irudi guztiak heldu den ostiralean ikastetxean ikusteko aukera izanen da Sagrado Corazon zentroaren egunean.

Oinarriak hemen.