Igandean III. Aiako mendi lasterketa jokatu zen, 10 km-ko lasterketa, 640 metroko desnibelarekin. 134 korrikalari iritsi ziren helmugara eta Abderrahim el Qayed izan zen azkarrena (46:09). Jorge Azanza Euskaltel-Euskadiko txirrindulari ohiak mendi lasterketetan debutatu zuen eta lan bikaina egin zuen, 18.a iritsi baitzen helmugara (55:05). “Ufff… Goraka ongi, baina jaisten ez horrenbeste. Hobetu beharko dut, eta kirola egiten disfrutatzen jarraitu. Esperientzia polita, desberdina” zioen Ziordian bizi den altsasuarrak bere facebook orrian. Ongi etorria mendi lasterketetara!