Salazarren bi lan NUPn erakusketa birtualean

Guaixe 2014ko martxoaren 6a

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) bederatzi artistaren 11 lan jasotzen dituen erakusketa birtuala prestatu du martxorako.

Unibertsitatearen ondare artistikoaren zati diren artelanak ikus daitezke erakusketa birtual horretan. Horien artean Dora Salazarren bi lan daude: Icarus (2002) eskultura eta Overflying (2002) irudia. NUPek erakusketa horrekin estatu osoan egiten den Festival Miradas de Mujeres jaialdian parte hartzen du. Arte bisualetako emakume sortzaileak ikusgarri egin nahi ditu jaialdiak.