Eta horren barruan dago emakumeak ostegunetan zinemara doan joateko aukera. Emanaldiak 22:00etan dira, baina gonbidapenak ordu bat lehenago jaso behar dira.
Gaurtik hasita hiru ostegunetan emakumezkoek zinemaz dohainik gozatzeko aukera izanen dute. Hasteko, gaur, La ladrona de libros filma izanen da ikusgai. Heldu den astean, martxoaren 13an, La piedra de la paciencia eta, azkenik, martxoaren 20an, La vida de Adelle.