Irudia berritzeko logotipo lehiaketa deitu du Dendari Elkarteak

Guaixe 2014ko martxoaren 6a

Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE) erakundearen irudia izanen den logotipoa berritu nahi du eta horregatik lehiaketa antolatu du.

Oinarrietan jaso denez, logotipoak elkartearen helburu eta ezaugarriekin erlazioa izan beharko dute. Aldi berean, orijinaltasuna, sintesia eta tokiko merkataritza tradizionala eta gertutasuna kontzeptuak islatuak izatea eskatu dute. Gainera, logotipoan ADE, Altsasuko Dendariek Elkartea- Asociacion de Comemerciantes de Alsasua leloa agertu beharko da.

Parte-hartzaile bakoitzak bina proposamen aurkeztu ditzake. Lanak jatorrizkoak eta orijinalak izan beharko dute eta formatu digitalean aurkeztu beharko dira (jpg, tiff eta pdf formatuetan), koloretan eta txuri beltzean. Logotipo proposamenak m.cabestrero@comercionavarra.com helbidera bidali behar dira hilaren 31rako. Irudiarekin batera, sortzailearen izen-abizenak, izen-txikia eta harremanetarako telefonoa bidali behar dira. E-postak ezin du 3 Mb baino gehiago pisatu.

ADEko zuzendaritzako kideak eta Nafarroako Merkataritza Federazioko kide batek osatuko dute epaimahaia. Lan saritua apirilaren 15ean jakinaraziko dute eta egileak elkarteko dendetan gastatzeko 200 euroko txartelak eskuratuko ditu. Sortzaile sarituak logotipoa formatu bektorialean eman beharko dio ADEri.