Nazabalen akuarela Ubedan

Guaixe 2014ko martxoaren 7a

Euskal Herriko akuarelen elkartearen bidez egonen da Jaengo erakusketa batean.

Jaengo hiriko aurreneko topaketa artistikoak gaur mustuko dira. Eta harekin batera, 20:30ean, haren baitan antolatutako akuarela erakusketa, martxoaren 31ra arte Hospital de Santiago kultur gunean ikusgai izanen dena. Gaztela eta Leon, Segovia, Guadalajara, Espainia, Katalunia eta Euskal Herriko akuarela elkarteetako hamarnaka kideren lanek osatzen dute erakusketa.

Euskal Herriko elkarteak 300 akuarelisten artean hautatu dituen hamar ordezkarien artean dago Itziar Nazabal. Altsasuarra hautatua izateagatik pozik azaldu zaigu. Esan digunez, erakusketa horretara Biluziak eta pasioa serieko akuarela bat aurkeztu du. Lau margoko sorta egina zuen eta, azkenik, Prest nago... beraz... izenburua duen koadroa izanen da ikusgai Ubedan. Paper gainean egindako akuarela nahasia da, 85 x 65 cm-ko neurria duena.