Gure gorputza, gure erabakia. Abortua libre eta doan. Lelo horrekin elkartu dira 50 bat pertsona Altsasuko udaletxe parean. Espainiako Gobernuak proposatu duen legearen kontra protesta egin eta abortatzeko eskubidea defendatu dute. Altsasuko Feministak eta Bilgune Feministak deitu dute elkarretaratzea.