Santanoren action paintinga Iruñean

Guaixe 2014ko martxoaren 11

Margolari altsasuarrak larunbatean zuzenean pintatu zuen Iruñean.

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta larunbatean egitarau zabala prestatu zuten Iruñeko hainbat erakundek. Descalzos kalean dagoen Txoko Feministan Helena Santano Cidek action paintinga egin zuen. Margolari altsasuarra Idoia Larrea disko jartzailearen doinuak lagun koadroa margotu zuen 21:00etatik 23:00etara.