Platea programa Instituto Nacional de las Artes Escénicas y de la Música (INAEM) Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioarekin elkarlanean sortu dute. Herrietako kultur egoitzetan “ikuskizunen zirkulazioa berraktibatzeko” asmoz sortu dute programa. Estatu osoko 198 herritan 1.200 bat emanaldi eginen dira programa horren bidez. Horretarako 6 milioi euroko aurrekontua dago. Platearen bidez zortzi saio hartuko ditu Altsasuk: dantza emanaldi bat, hiru antzerki saio, familiarteko pare bat antzerki emanaldi eta beste bi kale antzerki.
Programazioa
Dantza
A pie. Daniel Doña. Compañia de Danza Española. Apirilak 12, 20:00etan.
Antzerkia
Esta noche no estoy para nadie. Irailak 6, 20:00etan eta 22:00etan
Lazarrillo de Tormes. El Brujo. Lastailak 25ean, 20:00etan.
%100 tricicle. Azaroaren 8an, 20:00etan.
Familiarteko-antzerkia
Clinc! Azaroak 9, 17:00etan.
Aventuras en el Jurasico. Abenduak 28, 12:00etan eta 17:00etan.
Festetan kale antzerkia
Dragoncio. Titiriteros de Binefar.
The incredible box.