Apirileko oporretan ere Dibertigarria, Batergarria

Guaixe 2014ko martxoaren 17a

Gaurtik heldu den astelehenera arte eman daiteke izena 012 telefonora deituz edo www.alsasua.net atarian

Aste Santuan haurrek ikastetxean oporrak izanen dituzte eta hainbat familietan arazoa sortzen da. Izan ere, lana eta familia ardurek seme-alaben zaintza zailtzen die. Hori dela eta, Altsasuko Udalak txikiek eta behar bereziak dituzten gazteak oporrak lagunekin pasatzeko Dibertigarria, Bateragarria programa martxan jarriko du. Jolas, jarduera eta tailerrez osatutako eskaintza egin du apribilaren 22, 23, 24 eta 25erako

Esperientzia duten begiraleekin ariko dira 3 eta 12 urte bitarteko haurrak alde batetik eta, bestetik, behar bereziak dituzten 12 urtetik gorako gazteak. Lehenak ludotekan ariko dira eta bi ordutegi dituzte aukeran 8:30etik 13:30era edo 11:00etatik 13:30era. Bigarrenak, berriz, Intxostiapunta gazte gunean elkartuko dira, 17:00etatik 20:00etara. Izena ematerakoan udalak hainbat hobari zehaztu ditu.

Erantzuna
Pasa den urtean 3 eta 12 urte bitarteko haurrendako eskaintza hirutan egin zuen Altsasuko Udalak. Apirilean 38 haur aritu ziren, garagarrilean 39 eta eguberritan 36; guztira 113. 40 plaza daude, baina behar bereziren bat duen haurren batek izena ematen badu kopurua txikitu egiten da.

Behar bereziak dituzten gazteendako hiru eskaintza egin zituen pasa den urtean udalak: apribilean 7, garilean 8 eta eguberritan 9; guztira 24. Txanda bakoitzean 10 plaza eskaintzen ditu Altsasuko Udalak.