Berriki Guardia Civilak Kantabriako bi gizon eta beste bilbotar bat atxilotu ditu. Kargatuta zeuden kamioien lapurretan aritzea egozten die. Lapurtu zituzten kamioien artean Altsasuko udal kamioi aparkalekutik pasa den urteko martxoan lapurtutako bat legoke. 17 tona altzairu zituela eraman zuten kamioia. Materiala saldu eta kamioia Los Arcosen agertu zen gerora. Bitartean lapurtutako kamioiaren jabeak, beste kamioi bat eskuratu behar izan zuen bere lanarekin segitu ahal izateko.