Industria ekipoen mantenu ikastaroa Altsasun

Guaixe 2014ko martxoaren 18a

Nafarroako Gobernuak egin duen 15 ikastaroren eskaintzaren barruan dago Altsasukoa. Izena ematerakoan langabetuek lehentasuna izanen dute.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NEZ) antolatu dituen langabetuendako prestakuntza-ikastarotan izena emateko epea zabalik dago. 15 ikastaro eta 256 plaza dira. Haiei buruzko informazioa NEZen web orrian dago. Enplegu bulegoan edo aipatu web orrian eman daiteke izena. Plaza horiek betetzen lehentasuna langabetuek izanen dute. Akaberan lanbide-gaitasuna ziurtatzen dieten profesionaltasun-ziurtagiriak jasoko dituzte.

Ikastaro horietako bat Altsasun dagoen Sakana Lanbide Heziketa institutuan eginen da: industria ekipoaren mantenua eta muntaia mekanikoa. 270 orduko ikastaroa da, heldu den asteartean hasi eta garagarrilaren 12ra arte luzatuko dena. Klaseak 15:30etik 20:45era izanen dira. Interesa dutenek DBH edo BBBko 2. mailako ikasketak eginak izan beharko dituzte (bi gai gainditu gabe gehienez). Bestela LH I ikasketak eginak izan behar dira. Ikastaroan sartzeko beste bide bat sarrera proba edo gaitasun gakoen probak gaindituak izatea izanen da, besteak beste.