Iñigo Gabiria, parapentea eta mendia batuz

Guaixe 2014ko martxoaren 21a

2012an, Pirinioetan eta 2013an, Alpeetan egindako mendi eta parapente ibilbideak azalduko ditu larunbatean, 18:30ean, Iortian

Iñigo Gabiria kirolariak parapentea eta mendia batzen dituen egitasmoaren berri emanen du bihar, larunbatean, 18:30ean, Altsasuko Iortia Kultur Gunean, Baiza Parapente Taldeak antolatuta.

Gabiriak 2012an X-PYR egitasmoa burutu zuen, hau da, Pirinioetatik barna mendi ibilbidea eta parapente jaitsierak uztartu zituen ibilaldia. Eta 2013an egitasmoa Alpeetara eraman zuen, X-ALPS lelopean mendia eta parapentea uztartuta. Egindakoa “mendi eta haran artean. Oinez eta parapentean hegan eginez. Munduko abendura lasterketa handiena” dela dio Gabiriak. Bere ibilbidea erakusteko proiekzioa eta hitzaldia hartuko du Iortiak.