Txirrindularitza denboraldia hasi berri dago eta Burunda Txirrindularitza Klubak 2014ko taldeak aurkeztuko ditu eta aurtengo helburu eta asmoen berri emanen du igandean Altsasun. 16:30ean taldeei argazkiak egiteko parada egongo da Iortia Kultur Guneko kanpoaldean, eta 17:00etan aurkezpena hartuko du Iortiak.
Asteburuko probak
Larunbatean master mailako txirrindulariek lasterketa dute Oliten, 15:30ean (105 km). Igandean BTT proba hartuko du Cascantek, Rural Kutxa BTT Koparako baliagarria. 23 urtez azpiko afizionatuek Lehendakari Torneorako baliagarriak diren 2 lasterketa dituzte: larunbatean, 10:30ean, Laukizen (95,6 km) eta igandean, 10:00etan, Lizarran, Cirilo Zunzarren memoriala (120 km).