Asteartean Mungian bere bikotekide ohiak ustez hil zuen emakumearen hilketa salatzeko 25 pertsona bildu ziren atzo Altsasun. Altsasuko Feministak eta Bilgune Feministak deituta egin zen bilkura. Emakumeek salatzen duten egiturazko indarkeria salatzearekin batera halakorik berriro ez gertatzeko jendartean pentsaera aldaketa eman beharra dagoela nabarmendu zuten.