Izan ere, aste eskasa gelditzen da bandaren emanaldi berriaren mustutzerako. Martxoaren 29an, larunbatean, 17:00etan eta 18:30ean, Sergei Prokofiev-en Peru eta Otsoa ipuin musikatua emanen du bandak. Izenburuak dioen moduan Peru izeneko gaztetxo baten ibilerak kontatzen ditu obrak. Haize Berriak bandako instrumentu talde bakoitza ipuineko pertsonaia baten papera jokatuko du. Sakanako musika bandak ipuin musikatu horren emanaldietarako Oskorriko kide den Natxo de Feliperen laguntza aparta izanen du. Luis Orduña zuzendariak gidatuta Haize Berriak bandako kideak guztia behar bezala prestatzen ari dira ikuskizun handi bat eskaintzeko.