Munduko musiken euskal jatorriaren teoria argituko du Demode Quartetek

Guaixe 2014ko martxoaren 21a

Larunbatean, 20:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

Laukote iruindarrak bihar Altsasura etorriko da bere teoria azaltzera: euskal giltzak, gakoak eta esentziak  eragina izan dute gainontzeko kulturetan. Hori ziurtatu ahal izateko taldekideak jantzi egin dira eta gainontzeko kulturen ausardiaz ohartu dira. Hala, Demode Quartet taldeak countryaren, jazzaren, sanbaren, bollyboodaren edo pop modernoaren jatorria Euskal Herriko mendi, portu eta ibarretan opatu du.

Horixe frogatzera teorriko dira bihar Altsasura Mikel de la Fuente, Joli Pascualena, Iker Huitzi eta Mikel Espinal. Laukoteak Epa! izenburua eman dio bere bigarren ikuskizunari eta a capella abestuz, umorea tartekatuz, euren teoria azaltzeko beharrezko azalpen eta adibide guztiak emateko prest etorriko dira.