Olatz Azazeta duatleta altsasuarra A Coruñan izan da asteburuan. Noian Espainiako taldekako eta erreleboen erlojupeko Duatloi Txapelketa jokatu da. Olatz Azazetak Triatloin Saltoki-Trikideak taldearekin hartu zuen parte, kadeteen mailako proban. Eta Nafarroako taldea izan zen txapelduna, kadeteetan. Zorionak Olatz!