Altsasuko Mendigoizaleak eta Dantzaleku Sakana klubek antolatuta, Ruth Aguadok “Esquiando en los montes de Irán” izeneko proiekzioa eskainiko du bihar, larunbatean, 19:00etan, Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Mendizale eta eskiatzaileak Iranen egindako espedizioak izango ditu hizpide.