Deialdi berria Zelandi kiroldegiak fisioterapia eta masaje zerbitzua emateko

Guaixe 2014ko martxoaren 27a

Interesatuek apirilaren 7ra arteko epea dute kiroldegiko harreran eskaera aurkezteko.

Altsasuko Udaleko enpresa publikoak, Atabo Altsasu SL, kiroldegian fisioterapia eta masaje zerbitzua jartzeko eskaintza egin zuen. Aurkeztu ziren eskaerak ez zituzten baldintzak betetzen eta zerbitzua eman gabe utzi zuten. Udal enpresako arduraduneko deialdi berria egitea erabaki dute. Deialdiko berrikuntza da interesatuei ez zaiela eskarmenturik eskatzen. Fisioterapeuta titulua duten pertsona guztiak aurkeztu daitezke deialdi horretara. Eskaintzak jaso eta puntu gehien jaso dituenari emanen dio udalak zerbitzua.
 
Fisioterapia eta masaje zerbitzua emateko Zelandi kiroldegian gela bat egokitzea aurreikusi du Atabo Altsasu enpresak. Zerbitzua kiroldegiko bazkideek eta bazkide ez direnek erabiltzeko aukera izanen dute. Azken horiek garestiago ordainduko dute. Maiatzean aurreikusi da zerbitzua martxan jartzea eta orduan jakinaraziko dituzte egunak eta ordutegiak.