Altsasu Memoriaren aurkezpena

Guaixe 2014ko mar. 31a, 14:54

Altsasu Memoria taldeak herriko lehen aipamena egiten duen agiritik 1950 urtera arteko historia aurkeztu zuen aurreko ostiralean Iortia kultur gunean. Bideo, elkarrizketa, antzerki eta musikaren bitartez ikuskizun hunkigarria eskaini zuten jendez gainezka zegoen Iortia kultur guneko areto handian. Kontatu gabeko historiaren aurkezpen hunkigarria.