Liburu eguna apirilaren 23an ospatuko da. Hori dela eta, Altsasuko Herri Liburutegiak erabiltzaileak argazki erakusketa batean parte hartzera gonbidatu ditu. Irakurketa gure bizitzan. Horixe izanen da erakusketaren gaia eta horrekin lotutako argazkiak egitera eta bidaltzera animatu dituzte erabiltzaileak. Irakurketarekin lotutako argazkiak liburutegian aurkeztu daitezke edo biblials@cfnavarra.es e-postara bidali daitezke, nahi beste. Apirilaren 15era arteko epea dago.