Salegiren filma Nafarroako Filmotekan

Guaixe 2014ko api. 10a, 08:10

Gaur, 20:00etan, Joseba Salegi zuzendari altsasuarraren opera prima ikusteko aukera izanen da: Ione sube al cielo (1999). Emanaldia filmotekak sortzaile nafarrei apirilean eskainitako zikloaren barruan kokatzen da. Emanaldian zuzendariaz aparte, Anabel Arraiza, Iñakie Irastorza eta Martxelo Rubio aktoreak eta Kike Diaz de Rada ekoizlea izanen dira. Gainera, filma inspiratu zuen Sor Corazon filmaren trailerra ikusteko aukera izanen da (mojen filma bat, mojek ordaindua eta mojendako soilik).