Atzo jokatu zen XIII. aurresku eta soinu zahar txapelketan Xabier Bengoetxea ziordiarrak epaimahaiaren aipamena eskuratu zuen. Izan ere, mutikoen txapelketa maila bakarrean jokatu da 7 eta 15 urte bitartekoak elkartuz. Ziordiarrak bere dantzarako trebezia erakutsi zuen eta igandean bigarren izan zen Altsasun. Gaztetxoen artean ongien sailkatu zena izan zen eta bere ahalegina aitortu zion epaimahaiak. Aurretik eta atzetik Aimar Odriozola (Ibarra) eta Eneko Gonzalez (Elgoibar) izan zituen. Bengoetxea finalean ariko da.
Nesken 12 eta 13 urtekoen mailan Nora Fraile lezoarra izan zen lehena. Podiuma Nerea Sasiainek (Elgoibar) eta Maddi Bengoetxeak (Lizartza) osatu zuten. Amets Maiza eta Izaro Agirre altsasuarrak ere lehiatu ziren. Agirre 6. sailkatu zen eta Maiza 12. izan zen. Inoiz baino garestiago zegoen finalerako sailkatzea, dozena erdi postu zeudelako eta bi altsasuarrek ezin izan dute sartu. Bestalde, 7 eta 11 urte bitartekoen mailan, Naroa Otxoak aurrera egitea lortu du.