Atzo abiatu zen Euskal Herriko Itzulia, Alberto Contadorrek Gaintzako aldapetan gora egindako eraso ikusgarriaren ondotik irabazitako etapa ikusgarriarekin. Itzulian Samuel Sanchez parte hartzen ari da, BMC taldearekin. Hain zuzen ere Sanchezek Euskaltelen bere taldekide eta ezkutari izandako Jorge Azanza txirrrindulari ohia Itzuliko etapa jarraitzera gonbidatu zuen, eta altsasuarrak BMC taldeko autoan jarraitu zuen etapa.
“Nire bizitzan lehendabiziko aldiz jarraitu dut lasterketa bat talde bateko autoan. Samuk bere taldearekin joatea gonbidatu nau eta oso esperientzia polita izan da. Etapa intentsitate eta tentsio handiarekin bizi izan dugu autoan. Esperientzia izugarri gustatu zait eta asko disfrutatu dut. Eskerrik asko BMC-ri eta lasterketan parte hartzen ari diren lagun askori, asko aspalditik ez bainituen ikusten. Ilusio handia egin dit beraiek ikustea!” zihoen txirrindulari ohiak bere facebook-ean.
Sakandar ugari itzulia jarraitzen
Aipatzekoa da atzo Ordizian despeditu zen Euskal herriko Itzuliko etapa jarraitzera sakandar mordoa gerturatu zela. Txirrindulazale asko daude gurean, eta nahiz eta tropelean txirrindulari sakandarrik ez egon, ondoko egunetan ere etapak jarraitzera hurbilduko dira gure zaleak.