Altsasuko Sagrado Corazon ikastetxeko DBH 1eko ikasleak ipuin kontalari lanetan ari dira ikastetxe bereko LH 1. eta 2. mailetako geletan. Ikasleek binaka, euskaraz, txikiei ipuinak kontatzen dizkiete. Sorta ederra dute kontakizunen artean. Saioen ondoren galderak ere erantzun behar izaten dituzte.