Arfeko itxierako konkurtsoko epaian erruduntzat jo zuen Merkataritza-arloko 1. epaitegiak. Pasa den urtean emandako epaian epaileak bere egin zuen Arfeko konkurtso administratzaileak eta fiskaltzak egindako eskaerekin. Hala, Ramon Arza hamar urterako gaitasungabetu zuen eta Aitor Arza eta Isabel Aznar Lezea bost urterako. Aldi berean, sozietateari kalte-galerengatik 9.230.100,02 euro ordaindu beharko dituztela jaso du epaiak.
LAB sindikatutik adierazi dutenez, “Arfe itxi eta bi urte beranduago jakin dugu aspaldidanik langileek salatutakoa: zuzendaritzaren gestioa izan zen itxieraren arrazoi nagusia”. Langileak administrazio konkurtsalarekin elkarlanean aritu zirela nabarmendu dute LABetik eta horregatik lortu dela errudun izendapena.
Lanpostuen galera
Krisia hasi zenetik Inasaren eta Arferen itxierek Sakanan galdutako lanpostuen %30 suposatu dute, LABek jakinarazi duenez.