Espainiako II. Errepublika 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zuten, gaur 83 urte. Efemeridea gogoan eta balio errepublikanoak aldarrikatzeko gaur eguerdian ekitaldia eginen du IUN-NEBk. Udaletxe parean dagoen soldadu langileen 95. batailoiaren omenezko oroigarriaren aurrean manifestu errepublikanoa irakurriko dute.
Arratsaldean, 19:00etan, Jose Migel Nuin IUN-NEBko koordinatzaileak eta Javier Dronda historialariak hitzaldia emanen dute Iortia kultur gunean. II. Errepublika, bere politika aurrerakoiak, gizarte justizia eta beste izanen dituzte hizpide. III. Errepublika aldarrikatzeko gaur egun dagoen giroa ere aipagai izanen dute. Galderetarako txandarekin despedituko da saioa.