Juniorrak lanera Altsasun

Guaixe 2014ko apirilaren 11

Burunda taldeko jubenilak.
Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako 55. Erramu Trofeoa jokatuko da igandean, 10:30ean

Sociedad Deportiva Alsasuak (SDA) antolatuta, igandean jokatuko da juniorren mailako 55. Erramu Trofeoa. Proba beterano hau goizeko 10:30ean abiatuko da SDA elkarteko egoitzatik, eta 79 km-ko ibilbidearen ondoren toki berean despedituko da.

Ibilbideari dagokionez, Altsasutik atera eta Zemagarako bidegurutzeraino abiatuko dira txirrindulariak, bertan buelta hartzeko. Segidan Etxarriraino iritsiko dira txirrindulariak, handik buelta hartu eta Olaztira bidean Altamira portua igo eta jaitsiko dute. Segidan, atzera ere Etxarriraino iritsiko dira, baina kasu honetan Lizarraga aldera joko dute, eta Lizarragako katea igo ondoren, Arbizutik jaitsi eta Altsasurako norabidea hartuko dute, atzera ere Altamira portua igotzeko. Altamira jaitsita Altsasuko helmugara abiatuko dira.