Federalismoaren eta III. Errepublikaren aldarria

Guaixe 2014ko apirilaren 15a

Espainiako II. Errrepublikaren aldarrikapen eguna gogoan izan zuten atzo Altsasun. IUN-NEBk eguerdian ekitaldia antolatu zuen udaletxe parean dago soldadu langileen 95. batailoiaren omenezko oroigarriaren aurrean. 30 bat pertsona bildu ziren ekitaldian, tartean ziren PSNko zinegotziak eta IUN-NEBekoa. Azken horrek, Arturo Carreño Parrak hartu zuen hitza errepublikaren balioak, federalismoa eta III. Errepublika aldarrikatzeko.

Oroigarriaren aurrean gogoan izan zituzten lan behartuetan Altsasu eta Agurain arteko trenbidea bikoizten lan egin zuten errepublikar haiek, baita euren pentsaera errepublikar, sozialista edo komunistagatik errepresaliatuak edo erailak izan zirenak ere. Bereziki gogoan izan zituzten hil zituzten Altsasuko eta Sakanako errepublikarrak. Askatasuna, berdintasuna eta gizarte justizia defendatu zituztenak ez dituztela ahaztuko gaineratuko zuen Carreñok. Lore eskaintza, Internazionala kantuarekin eta auzatearekin osatu zen ekitaldia. Arratsaldean, berriz, Jose Migel Nuin IUN-NEBko koordinatzailearen eta Javier Dronda historialariaren hitzaldia izan zen.