Burunda Txirrindularitza Klubak antolatuta, apiribilaren 26an arratsaldeko bostetan abiatuko da, Altsasuko Zumalakarregi plazatik, kadeteen mailako Burunda Txirrindularitza Kluba Trofeoa.
Txirrindulariek 50 kilometro osatu beharko dituzte. Lehenik eta behin Etxarri Aranazko errotondaraino abiatuko dira, han buelta hartu eta Ziordiraino jotzeko. Ziordian buelta hartu, Olaztin sartu, eta Altamira igo eta jaitsi egingo dute, segidan Etxarri Aranatzeraino jotzeko. Bertako errotondan buelta hartuko dute eta Altsasuko helmugaraino abiatuko dira.
Beste probak
Gaur, apiribilaren 26an, 23 urtez azpiko eta elite mailako afizionatuek Euskaldun Txapelketarako puntuagarria den proba jokatuko dute Lazkaon. Bihar, apiribilaren 27an, igandearekin, juniorrek lasterketa dute Lizarran, 10:00etan (83 km). Bestalde, masterrek Nafarroako Masterren Itzulia jokatuko dute apiribilaren 26an eta 27an Monteagudon eta Tarazonan.