Ostegunetik larunbatera arte Gazte Burutakzio topaketak hartuko ditu Altsasuk. Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek prestatu dituzte. Horretarako abiapuntua honako hausnarketa izan dute abiapuntu: “gazteok gure egunerokotasunean gu geu izateko aukera nola ukatzen zaigun ikusten dugu, gazte, aske eta burujabe izateko aukera. Zapalkuntza horren aurrean ezinbestekoa zaigu ahalduntzea”.
Altsasun bilduko diren gazteak sistemari aurre egiteko borroka praktiken inguruko formazio teorikoa eta praktikoa jasotzeko aukera izanen dute. “Sinesten dugu gazte mugimenduaren irudimena eta jarduna dela sistemaren kontrako ekintzarik indartsuena eta hori era kolektibo batean lantzeko aukera eskainiko digu ekimenak”. Lan saioekin batera kultur eskaintza zabala ere prestatu dute bi gazte antolakundeek.
Hiru egunetako lan ildoak
Desobedientzia: “askatasunaren alde” daudenendako “lege injustuak gainditzea ezinbestekoa da”. Eztabaida saioetan jarrera horren arriskuez, indargunez eta ahulguneez ariko dira.
Desnormalizazio tailerra: “dena normala da; dena izan behar den bezalakoa da… Nola apurtu eguneroko patxada merkea ekimen zuzenen bidez?”
Komunikazio gerrila: ohiko komunikazio sistemak askotan balio hegemonikoetara eramaten dituela ohiko gramatika kulturaletatik askatu eta irudimenezko molde berriak asmatzeko tailerra. “Mezuaz aparte, euskarri berriak pentsatzea, inpaktua eta sorpresa bilatzea”.
Sormen tailerra: Ahalduntze ariketa bat proposatu dute, pertsona oro sortzaile garela aldarrikatzeko eta barruan gordeta duen irudimena sorkuntza bilakatzeko.
Kanpo proiekzioa: gazteengana iristeko bitartekoak eta bideak aztertuko dira.
Taldeen mikropolitika: gazte antolakundeetan botere harreman zapaltzaileak eta genero zapalketak ekiditea, kidegoaren zaintza lantzea, militantzia eredu integral eta askatzaileak garatzerik ote dagoen aztertuko dute.
Egitaraua
Apirilak 17, osteguna
18:00etan Harrera.
19:00etan Desobedientzia.
21:00etan Bertso zirko mundiala.
22:00etan Kontzertuak: Altxatu, Odolkiak ordainetan eta Marianitoz blai.
Apirilak 18, ostirala
8:00etatik 9:30era Gosaria.
9:30etik 13:30era Lantaldeak: sormen tailerra, kanpo proiekzioa, desnormalizazioa,
komunikazio gerrila eta taldeen mikro-politikak.
16:00etatik 21:00etara Hitzaldi eta tailerrak: identifikazioa eta identitate faltsuak, eraminta
kutxa, mintza eta ekintza, amalurraren defentsa, mundua koloreztatu, trapezio eta oihal tailerra, k pasa makina, photoshopa hasiberriendako, batukada, graffitti tailerra, ekonomiara sarrera, antzerkia, botere harremanak, hackergintza, parte hartu nahi dut, hiri-altzaria artea izan daiteke eta eskalada.
22:00etan Kontzertuak: Kasu!, Euskabaret eta Xutik.
Apirilak 19, larunbata
8:00etatik 9:30era Gosaria.
9:30etik 13:30era Lantaldeak: desnormalizazioa, komunikazio gerrila, sormen tailerra, taldeen
mikropolitikak eta kanpo proiekzioa.
16:00etatik 21:00etara Hitzaldi eta tailerrak: ikurrina eta merengea, Euskaldunako bataila,
krosmedia, desobedientziaz aurrera, antzerkia-olinpiada, sormen prozesu kolektibo bat, okupaziorako aholkuak, story telling, marketinga markatuz, txantilloi, mundua koloreztatu, joaldunekin poteoa, bidoia eta bizitza ona, bideak irekitzen, bihurri tailerra, zernahi gara!, hackergintza, photoshop hasiberriendako, gure buruak zaintzen, genero asimetriak eta magoa.
22:00etatik aurrera bertsio gaua: Kolpatu, Zurraia, Tajon prieto y los kuajalotez eta 3 gabe 2.
Oharra: Goizeko saioetarako aldez aurretik izena eman beharra zegoen. Arratsaldeko ekitaldiak irekiak dira.
20 urte
Aberri Egunaren inguruan gazte ezkertiar eta abertzaleen aurreneko bilkura, Gazte Topagunea, 1994an egin zen Etxarri Aranatzen, Jarraik deituta. Bi urtetik behin egin zen eta 2006an, atzera ere, Etxarri Aranatzen egin zen, ilegalizazioak tarteko, gazte mugimenduko hainbat kidek deituta orduan.