Oporren aurretik elkar despeditzeko Itsasi euskaltegiko goizeko zazpi taldeak pintxo festa egin dute gaur. Zazpi taldeek zazpi pintxo ezberdin prestatu dituzte eta ikasgelaz ikasgela pintxoak nola egin dituzten azaldu dute, ondoren probatzeko eskaini dituzte. Gainera, pintxoak aurkezteko ikasgelak apaindu dituzte.