Magia eta hip-hoparen mugimenduak uztartzen ditu Magic Hop ikuskizunak. Show dancearen erritmo modernoak ere izanen dira oholtza gainean . Pedro III.a ilusionistak, dantza talde handi batekin batera, egungo garaiko show harrigarria eskainiko du hortaz, Iortia kultur gunean.
Iragan Eguberrietan izan zen estreinako aldiz, Gaiarre antzokian. Dantzak, jolasak, agerpen eta desagertzeak… magia existitzen dela frogatuko dute. Ahoa bete hortz gelditzeko moduko ikuskizuna da. Quiero Teatrok eta Fundación Teatro Gayarrek elkarlanean egin dute Magic Hop.