Nazabal Senperen

Guaixe 2014ko apirilaren 28a

Nazioarteko artistak elkartzen dituen Brigade contemporaine taldeak urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat ospatu zuen atzo Senpereko Larraldea etxean. Hogeita hamar bat artisten lanak elkartu zituen erakusketa batean. Eskultore, margolari eta argazkilarien lanak ikusteko aukera izan zen. Horien artean Itziar Nazabal teknika mistoko koadroa zegoen.