Larunbatean 23. Eibarko Duatloia jokatu zen (5 km korrikan, 19 km bizikletan eta 2,3 km korrikan). Ander Agirre izan zen azkarrena (54:13) eta emakumezkoetan, aldiz, Lourdes Oiartzabal (1:05:10). Sakana Triatloi Taldeko Felix Benjumea altsasuarra 16.a sailkatu zen (58:22).