Euskararen kate hautsiak liburuaren aurkezpena

Guaixe 2014ko apirilaren 29a

Gaur, 19:00etan, Iortia kultur gunean

Hizkuntzak jaso duen zapalkuntzaren gaiari heldu dio liburu horretan Dabid Anautek, horretarako agiriak eta lekukotzak jasoz Euskararen kate hautsiak liburuan (Euskal Memoria, 2013). Egilea bera gaur Altsasun izanen da bere obraren berri eta batez ere euskal hiztunek bizi izan dituzten “bazterketa, debekua, mespretxua, zigorra, jazarpena” eta abarren berri emateko.

Horrek guztiak utzitako ondorioak gaur egun bizi dugula dio egileak. Oroimen historikoaren berreskuratzean kokatu dute ekitaldia gaurko ekitaldiaren antolatzaileek: Altsasuko EHEk, Euskal Memoriak eta Altsasu Memoriak.