Altsasuko Gazte Asanbladak antolatutako Alde Zaharreko festak zabalduko ditu asteburuko ospakizunen egitaraua. Festara Altsasuko Musika eta Dantza Eskola batuko zaio, biharko Dantzari Txiki Eguna antolatua baitu. Eta borobiltzeko, etzi, 20 artisau zuzenean lanean ikusteko eta haien lana ezagutzeko aukera izanen da. Bestalde, bihar hasi eta irailaren 14ra bitartean, maiatzeko gurutzetik iraileko gurutzera, eguerdiro ezkila errepikak entzunen dira Altsasun.
Egitaraua
Maiatzak 2, ostirala
17:30ean Haur-jolasak, puzgarriak eta txokolate jatea Foru plazan.
21:00etan Herri afaria gaztetxean.
23:00etan Cocertino para Orgánico y Palabro, gaztetxean.
Maiatzak 3, larunbata
11:30ean Auzatea Iortia zabalgunean.
12:00etan Pilota partidak Burunda pilotalekuan. Altsasuko Ansa, Senar, Zelai eta Grados.
12:30ean Dantzari txikien kalejira, Erraldoiekin. Musika eskolatik abiatuta.
13:00etan Dantzari txikien dantza saioa Foru plazan.
14:30ean Herri bazkaria Foru plazan. Ondoren Motxila Band elektrotxarangarekin kalejira.
17:00etatik 18:00etara Erromeria Musika Eskolako fanfarrearekin Foru Plazan.
19:00etan Kalejira Burundar Txistulariekin.
20:00etatik 22:00etara Lentzeria erakusketa Gure Etxea eraikinean.
00:00etatik 3:00etara Dantzaldia Aierrik taldearekin.
Maiatzak 4, domeka
9:00etan Dianak Alde Zaharrean.
10:30etik 14:00etara Artisau azoka eta taloak Foru plazan.
11:00etan Lentzeria eta zeramika erakusketa Gure Etxea eraikinean.
13:30ean Bildots zozketa.
17:30ean Herri-jolasak eta tailerrak (sokatira, txinglea, boloak, txapa zirkuituak, petanka, ginkana) eta Intxostiapunta kamixeta banaketa Foru plazan.
19:30ean Dantzaldia Haize Berriak bandarekin.
Artisauak
Lentzeria (udal tailerra), ehoziriak (udal tailerra), Angel (ardi motzailea), Patxi Amillano (gazta), Alejandro Rellan (bastoiak), Julian Claver (origamia), Javier Saralegi (soka), zur lanketa (zur-lanketa eskola), Fajardo anaiak (buztingintza), Asier Crespo (Larrua), Mirian Bergara (zaharberritzea), Batuta (birziklapen tailerra), Juan Manuek Herrero, Zapa (figurak), taloak (Tiscar Duran, Maite Ieregi, Aroa Gonzalo, Arantza Asurabarrena, Mari Navarrete, Maripi Larrea, Juanita Mazkiaran, Idoia Ganuza, Petri Garcia, Mari Jose Elizalde, Belen Rubio eta Jose Luis Fernandez), Bixente Mitxelena (meta), Pedro A. Lazkoz Marin (harria), Rodolfo Rivero (uztarria), Pedro Mantso (sutegia), Manolo Morcillo (adarrak), Carmelo llena (pilotak), Itziar Nazabal (margoa oihalean).