Itziar Nazabalen arte eskolan margotzen ikasten ari diren ikasleen lanak irakaslearen tailerra edo euren etxeetaz aparte jendaurrean ikusteko aukera dago gaurdanik. 3 urtetik gorako margolarien lanak ikusteko aukera izanen da. Sortzaile ugaritasunean teknikak eta estiloak ere anitzak dira. Aurreratuen dabiltzan ikasle batzuk, gainera, margolari ezagunen tekniketan trebatu dira eta elkarrekin sormen lana egin dute.