Altsasuko Dantza Eskolak bihar anfitrio lanak egin beharko ditu XX. Dantzari Txiki egunean. Etorkizuna dantza taldeko dantzariez aparte, Urretxuko Lurra eta Ibarrako Alurr dantza taldeetako dantzariek parte hartuko dute. Ehun dantzari txiki baino gehiago elkartuko dira bihar Altsasun.
Eguerdirako jarri dute hitzordua Altsasuko Musika eskolan. Erraldoien laguntzaz kalejiran abiatuko dira handik, Zumalakarregi plazatik, San Juan kaletik eta Iortia kultur gune paretik pasatuz Foru plazan bukatzeko. Hara iritsitakoan dantzaldia eskainiko dute guztiek. Hura bukatzean eta herri ezberdinetako dantzarien arteko harremanak estutzeko, bisitan heldu diren dantzariak altsasuarren etxeetan bazkalduko dute, aspaldiko ohitura berreskuratuz. Eguraldiak lagunduko ez balu emanaldia Zelandiko frontoira lekualdatuko litzateke.